EUSKARA ETA ETORKINAK
Denok dakigun moduan, etorkinak kanpotik etorritako
jendea da. Duela hamar urte gutxi gora behera etorkinen portzentajea ez zen
%1era erez irizten, baina orain,ordea, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen
populaziotik % 7 atzerritarrak dira, eta doan erritmoan nik uste dut gora
joango dela pixkana-pixkana. Gaur egun euskararekin batera gaztelania,
arabiera, errumaniera, bulgariarra, txinatarra eta beste hainbat hizkuntza
entzun daitezke kaletik.
Gure herrialdean bi hizkuntza hitz egiten direnez
atzerritarrak Euskal herrira etortzen
direnean bi hizkuntza ikasi behar dutela esaten da, eta nik ere kaletik ere
entzun dut esaten dela etorkinek euskara eta gaztelera ez jakitekotan Euskal
Autonomia Erkidegora ez direla ondo moldatuko eta noiz edo noiz berriz ere bere
lurraldera edo euskaraz hitz egiten ez den herrialde batera joan beharko
direla. Baina hori egia al da?
Nik egia esanda ez nator bat horrekin. Zergatik etorkinek euskara ikasi
bai eta hemen bizitzen den jende askok gaztelera jakinez bakarrik ondo
moldatu? Esaten den moduan, euskal
herrian euskaraz egin beharko litzateke,baina Bilbon esaterako leku publiko
askotara joan ezkero eta euskaraz hitz egin baduzu, esango dizute haiek
gazteleraz bakarrik dakitela, beraz, ideia hori ken ezazue burutik.
Pertsona bat bere herrialdetik alde egiten duenean gauza
pila bat usten ditu atzean; bai lagunak, batzuetan familia, bizitzeko era,
kultura normalean ere aldatzen da eta gehienetan hizkuntza. Hau da, ez da bat
ere erraza beste herrialde edo lurralde batera bizitzera joatea. Nik konkretuki
ez daukat ezer ere ez kanpotarren kontra, uste dut modu egokia dela beste
pertsonen bizimodua jakiteko eta beste kultura mota batzuk nolakoak diren
ikasteko. Egia da, batzuetan komunikatzeko era aldatu behar duzula haiek
moldatu arte. Adibidez, ni txikia nintzenean Afrikako mutiko bat nuen klasean
Mamadou deitzen zena. Ni gogoratzen naiz hasieran arazo nahiko zituela, baina
gero moldatzen joan zen pixkana-pixkana, eta orain, hamalau urte geroago esan
beharra daukat hemengoak diren batzuk baina askoz ere hobeto hitz egiten
duela. Bestaldetik,
aipatzekoa da bost urterekin etorri zela, beraz errazagoa da ikastea, baina
hala eta guztiz ere nagusiek interesa badaukate eta haien partetik jartzen
badute urte gutxitan Euskara hitz egiteko aukera izango dute. Gainera, orain
ia-ia edozein herritan gutxienez hizkuntzak irakasten duten eskola bat badago.
Azkenik, nabarmendu nahi dut niretzat oso garrantzitsua
den ideia bat. Etorkinek euskara ikastea
Euskal Herriarentzat izugarrizko onuragarria da, horrela zailagoa izango da
gure hizkuntza galtzea, eta agian, modu hau da izan daiteke Euskara zabaltzeko
arrazoi bat.